Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Itzuliko gara 1997ko eta 1998ko Aratosteetara?

2021/02/11

Pandemia urte honetan —ez koko-dantzarik, ez mozorrorik, ez konpartsarik, ez sardinaren entierrurik izango ez den honetan—, Udal Artxiboak 1997ko eta 1998ko Aratosteetako giroa dakarkigu youtubeko bere kanalean.

1997ko otsailaren 11ra itzuliko gara, Aratoste martitzenera eta sardinaren entierrura. Egun hartan, Untzaga Plazan, Eibarko Dantza Kontenporaneoa taldeak bere ikuskizuna eman zuen eta Kili-kolo antzerki taldea izan zen sardina erretzeaz arduratu zena, hala urte hartako Aratosteei amaiera emanez.

Hurrengo urtean, 1998an, Kezka taldeak egin zuen Aratosteetako, pregoia. Gure bideoan Barixakuko konpartsak ikusiko ditugu, sardineren desfilea, kaldereroak, Eibarko Gazteen Musika Elkarteak antolatutako kontzertua, eta kalejira tradizionalak herritik zehar.       

1997ko Aratostetako bideoa ikusteko, SAKATU HEMEN.
1998ko Aratostetako bideoa ikusteko, SAKATU HEMEN.