Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ireki da epea Berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten eta Eibarko emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteentzat 2019ko diru-laguntzak eskatzekoa

2019/05/13

Gaur zabaldu da diru-laguntza deialdia: Eibarko Udalak, norgehiagoka araubidez, Eibarren berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten eta Eibarko emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteentzat 2019ko diru-laguntzak ematekoa.

 Ondorengo  jarduera hauek jaso ahalko dituzte dirulaguntzak:

  • Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaz jabetzeko eta horren inguruko prestakuntza eta informazioa emateko eta zabalkundea egiteko ekintza zehatzak.
  • Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzko materialak eta baliabide espezifikoak egitea.
  • Elkartearen jardueraren xede diren kolektiboentzat esku hartzeko programa zehatzak garatzea.

Zehazki, diru-laguntza hauek elkarteek eska ditzakete, baldin eta Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku horietako bat bera ere ez badute, diru-irabazi asmo bariko elkarteak badira, Eibarko udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak garatzen eta/edo laguntzen dituztela frogatzen badute eta honako baldintza hau betetzen badute:

- Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteei.

- Berdintasunerako Udal Unitateak eta/edo Andretxeak bultzatzen dituzten jardueretan laguntzea eta/edo parte hartzea.