Ipuruako kiroldegiaren ordutegiaren luzapena larunbatetan, urriaren 28tik aurrera
2023/10/24
Datorren larunbatetik aurrera, urriak 28, Ipuruako kiroldegiko larunbatetako ordutegia luzatuko da.
Orain arte ohiko ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izan bada ere (eguerdian jendearentzat itxita egon izan da eta klubek ez dute izan denborarik txapelketak eta partidak jokatzeko), aurrerantzean, larunbat honetatik hasita 2024ko maiatzera arte, Ipuruako kiroldegiko larunbatetako ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da.
Horrela, instalazioa eguerdian egongo da zabalik (igerilekua izan ezik, igeriketa lehiaketarik ez badago) kluben denboraldia hasten denetik amaitzen den arte. Beraz, klubek partida eta lehiaketa guztiak egin ahal izango dituzte instalazio-ordutegiaren barruan, eta Eibarko kirol-sektorean urte askotan izan den arazo bati aurre egingo zaio.