Ipuruako kanpoko igerilekuetako taberna ireki da
2025/06/10

Ipuruako kanpoko igerilekuetako tabernak udako denboraldia inauguratu du aste honetan, eta inguru atsegin batean freskatzeko eta eguraldi onaz gozatzeko gune ezin hobea eskainiko die herritar eta bisitariei.
Tabernaren ordutegia hauxe izango da: ekainaren 9tik uztailaren 31ra arte, 11:00etatik 20:30era; abuztuaren 1etik 31ra, 11:00etatik 20:00etara; eta, irailaren 1etik 28ra bitartean, 11:00etatik 19:00etara. Igerilekuak irailaren 29ra arte egongo dira zabalik.