Ipuruako kanpoko igerilekuak larunbat honetan, ekainak 10, irekiko dira

2023/06/09

Ipuruako kanpoko igerilekuak larunbat honetatik, ekainak 10, irailaren 10era arte (egun hori barne) egongo dira zabalik.

Jendaurreko ordutegia 10:15etik 20:30era izango da uztailaren 31ra arte, eta 10:15etik 20:00etara, abuztuaren 1etik irailaren 10era bitartean.