Ipuruako eta Orbeako igerilekuen itxiera puntuala, itzalaldi elektrikoagatik eta segurtasun arrazoiengatik
2025/04/29

Atzo astelehena, apirilak 28, izandako itzalaldi elektrikoak eragina izan du Ipuruako eta Orbeako kiroldegietako igerilekuen funtzionamenduan, eta itxita egongo dira datozen orduetan.
Ipuruako eta Orbeako udal kiroldegietako igerilekuak ez dira aldi baterako erabilgarri egongo, atzo, astelehena, argindarraren hornidura eten eta Eibar hiriari zein Estatu osoari eragin ondoren.
Neurriak erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko helburuari erantzuten dio, zerbitzua baldintza onenetan berrezartzeko beharrezkoak diren lan teknikoak osatzen diren bitartean.
Udala lanean ari da lehenbailehen ireki ahal izateko, gaur, asteartea, arratsaldean, ziurrenik.