Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ipuruako kanpoko igerilekuak larunbat honetan, ekainaren 5ean, irekiko dira

2021/06/03

Larunbat honetan, ekainak 5, hasiko da udaldia Ipuruko kanpoko igerilekuetan. Instalazioak larunbat honetatik irailaren 12ra arte egongo dira zabalik (egun bi horiek barne)

Jendaurreko ordutegia 10:00etatik 21:00etara izango da uztailaren 31ra arte, eta 10:30etik 20:00etara, abuztuaren 1etik irailaren 12ra bitartean.

Aurten ere oinarrizko neurriak ezarriko dira herritarren segurtasun-distantzia bermatzeko eta osasuna zaintzeko, COVID-19aren pandemia dela eta.

Zentzu horretan, edukiera-mugei eta erabilera-denborari eutsiko zaie, eta instalazioetara sartzeko hitzordua hartu beharko da, Udal Kirol Patronatuaren aplikazioaren bidez, www.eibarkirola.eus web-orriaren bidez edo 943203240 telefonora deituz. Patronatuko bazkideak bakarrik joan ahal izango dira, astean hirutan gehienez, eta ezingo dira aldagelak erabili.