Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ipurua, Urkizu eta Azitaineko hiri-altzari batzuetan egindako pintadak eta grafitiak kentzeko eskaera egiteko epea zabalik azaroaren 17ra arte

2017/10/30

Eraikinaren jabeak edo komunitateko ordezkariak egin ahal izango du eskaera urriaren 30etik azaroaren 17ra bitartean. Eskabidea egiteko inprimakia Pegoran, Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoan egongo da eta www.eibar.eus. udalaren webgunean.

Eibarko Udalak kanpaina berezi bat jarri behar du abian, auzoka, herriko horma, altzari eta eraikinen fatxadetako grafiti eta pintaketak ezabatzeko.

Urkizu, Azitain eta Ipuruako toki batzuetako jabeek edo komunitateko auzokideek hiri-altzarietan egindako pintadak eta grafitiak kentzeko egin ahalko dute eskaera, 2017ko urriaren 30etik azaroaren 17ra. Ondorengo kaleetako bizilagunek egingo ahal izango dute eskaera azaroaren 17ra arte: Egazelai, Fray Martin Mallea, Gisastu Bide, Indalezio Ojanguren, Iparragirre, Ipurua, Juan Antonio Moguel, Paziano Arosa, Santaiñes, Sautxi eta Txonta.

Eraikinaren jabea edo komunitateko ordezkaria PEGORAra joan beharko da, Herritarren Zerbitzurako Bulegora, eskaera-inprimakia betetzera. Pintaketaren argazki batekin edo inprimatutako irudi koloretako batekin batera entregatu beharko dute. Eskaera-inprimakia www.eibar.eus udalaren webgunean ere eskuragarri dago.

Erlazionatutako elementuak: