Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ipuin kontalariaren saioa izango da datorren larunbatean, azaroak 19, Portalean, "Album familiarra" izenpean

2022/11/16

Saioa euskaraz izango da eta sarrera doakoa izango da.

Azaroaren 20an ospatuko den Haurren Munduko Eguna dela eta, Portaleko Areto Nagusian ipuin kontalariaren euskarazko saioa izango da larunbat honetan, hilak 19, 18:00etan, "Album familiarra" izenburupean.

Jarduera 5 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzenduta dago eta Ana Apikak emango du. Ipuinen bidez, gure haurrak afektibitatearekin zaintzearen garrantzia erakutsiko du.

Apikak, halaber, adibide positiboak dituzten familien istorioetan jarriko du arreta, non maitasuna den bizikidetzaren oinarria.

Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.