Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ingurumen Jardunaldiak: "Krisi sozioekologikoaren islaren aurrean", Unai Pascuali egindako elkarrizketa

Unai Pascual, Ikerbasqueko ikertzailea.

Unai Pascual, Ikerbasqueko ikertzailea.

2020/07/20

Elkarrizketa honetan Unai Pascualek gaurko krisi sozioekologikoari aurre egiteko naturara birkonektatzeak duen garrantziaz hitz egingo digu. Elkarrizketa ikusgai dago www.eibar.eus webguneko Ingurumen atalean eta Udalaren YouTube kanal ofizialean.

Eibarren antolaturiko Ingurumen Jardunaldiei amaiera emateko, gaurtik aurrera (astelehena, uztailak 20) eskuragarri egongo da Lorea Arakistain kazetariak zuzendu dituen sei elkarrizketatik azkena, www.eibar.eus web-orriko Ingurumen atalean eta udal honetako YouTubeko kanal ofizialean.

"Krisi sozioekologikoaren islaren aurrean" izenburupean, Unai Pascualek, Ikerbasqueko ikertzaileak, gaur egun bizitzen ari garen krisi sozioekologikoari aurre egiteko, gizakiak naturara birkonektatzeko duen beharraz hitz egingo digu.

Unai Pascuali egindako elkarrizketa