Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ingurumen Jardunaldiak: "Geodibertsitatea: natura naturaren atzean", Asier Hilariori egindako elkarrizketa

Asier Hilario. Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea geologian eta Euskal Kosta Unescoren Geoparke Mundialaren zuzendari zientzialaria.

Asier Hilario. Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea geologian eta Euskal Kosta Unescoren Geoparke Mundialaren zuzendari zientzialaria.

2020/07/13

Elkarrizketa honetan Asier Hilariok, geodibertsitatea lurralde baten arrokak, mineralak eta fosilak aztertzea baino askoz gehiago dela erakutsiko digu. Elkarrizketa ikusgai dago www.eibar.eus webguneko Ingurumen atalean eta Udalaren YouTube kanal ofizialean.

Eibarren antolaturiko Ingurumen Jardunaldiekin jarraituz, gaurtik aurrera (astelehena, uztailak 13) eskuragarri egongo da Lorea Arakistain kazetariak zuzenduko dituen sei elkarrizketatik bostgarrena, www.eibar.eus web-orriko Ingurumen atalean eta udal honetako YouTubeko kanal ofizialean.

"Geodibertsitatea: natura naturaren atzean" izenburupean, Asier Hilariok, Euskal Kostaldeko Unescoren Geoparkearen zuzendari zientifikoak, geodibertsitateak gure lurraldea ezagutzeko orduan duen garrantziaz hitz egingo digu. 

Asier Hilariori egindako elkarrizketa