Eibarko Udala

"Ikastaldiak: familia, eskola eta lagunak" ikastaroa, azaroaren 12an eta 25ean Portalean

2019/10/28

Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak “Gurasoak Martxan” programaren barruan ikastaro berri bat antolatu du Portalean. Ikastaroa "Ikastaldiak: familia, eskola eta lagunak" izango da eta seme-alabak, Lehen Hezkuntzan dituzten gurasoei zuzenduta egongo da.

Ikastaroak 2 saio izango ditu, bakoitzak ordu bat eta erdiko  (18:30etatik 20:00etara) iraupena izango duelarik. Ikastaroa azaroaren 12an eta 25ean izango da eta BAIKARAk (Nekane Jacinto) erdaraz emango du.

Informazio gehiago hemen