Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

III. Eibarko Hiria Sari Nagusiaren aurkezpena

III. Eibarko Hiria Sari Nagusiaren aurkezpena.

III. Eibarko Hiria Sari Nagusiaren aurkezpena.

2021/05/05

Eibarko Txirrindularitza Elkarteak antolatutako 'Emakumezkoen Eibarko Hiria Sari Nagusia'-ren aurkezpena egin da gaur goizean Eibarko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan.

Aurkezpen ekitaldian izan dira Jon Iraola alkatea, Patricia Arrizabalaga Berdintasun zinegotzia, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolen zuzendaria, Harkaitz Millán Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Kirol, Gazteria eta Turismoko diputatua, Angel Lopez Eibarko Txirrindularitza Taldeko presidentea, Beñat Urain txirrindulari ohia eta probaren antolatzailea, eta Juanjo Urain Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko presidentea.

Maiatzaren 16an, 10:00etan, egingo den probak 117 kilometroko ibilbidea izango du, eta hiru mendate izango ditu: Udanako gaina (3. maila); Itziarko gaina (3. maila); eta Usartzako gaina (1. maila).

Ibilbidea, zehazki, honako hau izango da: Eibar-Soraluze-Bergara-Zubillaga-Oñati-Legazpi-Zumarraga-Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Arroa-Itziar-Deba-Mendaro-Elgoibar-Eibar-Arrate.

Proba zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Eibarko Txirrindularitza Elkartearen webgunean.

>>> Ikusi 'Emakumezkoen Eibarko Hiria Sari Nagusia'-ren aurkezpenaren bideoa probaren inguruko xehetasun guztiak ezagutzeko.