II. HizkeLan jardunaldia hartuko du Armeria Eskolak azaroaren 8an
2017/11/03
Laneki erakundeak eta Armeria Eskolak antolatu dute aurtengo edizioa, Eibarko Udalaren eta SD Eibarren babesarekin. Ekitaldia goizeko 09:00etatik 13:30era izango da.
Eibarko Armeria Eskolak 2. HizkeLan Jardunaldia hartuko du azaroaren 8an, asteazkena, 09:00etatik 13:30era.
Euskaraz lanean ari diren edo hasi nahi duten enpresa, lantoki, Lanbide Heziketako ikastetxe edo erakundeei zuzendutako jardunaldia izango da. Lan mundua euskalduntzen dauden esperientzia, proiektu eta proposamenak aurkeztu, ideia berri eta praktika onak partekatu, ekarpenak jaso eta euskalduntze prozesua errazteko dauden baliabideen berri emango da.
Laneki erakundeak eta Armeria Eskolak antolatu dute ekitaldia Eibarko Udalaren eta SD Eibarren babesarekin.