Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ignacio Zuloaga margolariak Ijito herriarekin zeukan harremana omentzeko ekitaldia, hilaren 29an

2019/06/10

Ignacio Zuloaga margolari eibartarrak ijito taldeekin zeukan harreman estua oso ezaguna da, eta horren lan anitzetan Ijito herriaren bizibaldintzak eta kultura zehaztasunak islatzeko interesa ere bai.

Hori guztia dela eta, Diaro Vasco, Zuloaga Fundazioa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ijito herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako kontseiluarekiko elkarlanean hurrengo ekintzak egingo dira:

📅  2019ko ekainaren 29an, larunbata
📍  Plaza Barria ("Galeriasko parkia")

🕛  12:00: Lore eskaintza, margolariaren estatuaren aurrean
🕧  12:15: Ijito Herriaren ordezkarien eta agintarien berbaldia
🕧  12:30: Omenezko aurreskua (soka dantza)
🕐  13:00: Flamenko musika emanaldia

(SARRERA DOAN)