Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Igande honetarako, otsailak 19, aurreikusita zegoen Zuhaitz Eguna martxoaren 4ra atzeratu da

2023/02/17

Ekimenean parte hartu nahi dutenek email bat bidali beharko dute info@lurgaia.org helbidera, harremanetarako datuekin, martxoaren 2a baino lehen.

Igande honetan, otsailak 19, egitekoa zen Zuhaitz Egunaren edizio berria martxoaren 4ra arte atzeratuko da.

Zuhaitz Egunean 130 zuhaitz edo zuhaixka autoktono landatuko dira aurten (haritzak, urkiak, arteak, gorostiak, otsalizarrak, elorri zuriak, elorri beltza, astigarra, etab.) Lindarin, Urko mendiaren magalean, Udalak zaintza-akordio baten bidez duen lursailean. Toki horretan lehenago ere egin dituzte landaketak baso autoktonoa berreskuratzeko.

Jardueran parte hartzeko plazak mugatuak dira; horregatik, parte hartzeko ezinbestekoa da Lurgaia Fundazioan izena ematea, mezu elektroniko bat bidaliz info@lurgaia.org helbidera, honako datu hauekin: izen-abizenak, adina, e-maila, telefonoa, eta aukeratutako elkargunea. Onartua izatearen berrespena jaso behar da. Izen-emateak datorren ostegunera arte (martxoak 2) egin daitezke (egun hori barne). 

Erlazionatutako edukia: