Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Iberdrolaren arabera, hornidura elektrikoa aldi baterako etengo da bihar osteguna herriko toki ezberdinetan

2019/01/30

Helburua da zerbitzuaren kalitatea hobetzea. Argi mozketa 09:00etatik 12:00etara izango da.

Iberdrolak Eibarko Udalari jakinarazi dionez, bihar osteguna, urtarrilak 31, hornidura elektrikoa aldi baterako eten egingo da, 09:00etatik 12:00etara, ondorengo kaleetan: 

  • Santaines kalea 14, 2. baxua
  • Santaines kalea, 8-6 Izqda
  • Santaines kalea, 10, 3. baxua
  • Argatxa jardiñak, 3, 2. baxua
  • Santaines kalea, 10, baxua

Hortaz, biharko argi mozketak zuzen-zuzenean eragingo die ere inguruko ikastetxeei. Hori dela eta, Udalak kudeaketa lan eta ahalegin guztiak egin baditu ere argi mozketaren ordutegia aldatzeko, Iberdrolak bere ezintasuna adierazi du.

Iberdrolatik adierazi dutenez, biharko uz mozketaren arrazoia da egun eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzea. Era berean, gaineratu dute zerbitzua aurreikusi baino lehenago martxan ipini daitekeela, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Herritarren zerbitzurako telefono zenbakia (24 ordu) ondorengoa da: 900 171 171.