Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hondakinen bilketa sistema berriaren inguruko hitzaldiak

2017/12/05

Herritarrei zuzendutako bi hitzaldi eskainiko dira eta beste bat herriko merkatarientzat.

Debabarreneko Mankomunitateak hiru saio edo hitzaldi antolatu ditu hondakinen bilketa sistema berriaren inguruan.

Herritarrei zuzendutako bi hitzaldi eskainiko dira: bata abenduaren 5ean, Untzagako Jubilatuen Etxean, 11:00etan, eta bestea abenduaren 11n, Portalean, 18:30ean.

Hirugarren hitzaldia, berriz, herriko merkatariei zuzenduta egongo da eta abenduaren 12an izango da Portalean, 15:00etan.