Eibarko Udala

"Emakumeen eta gizonen arteko harreman parekideak" izeneko hitzaldiak emango dira Andretxean eta Portalean azaroaren 8an

2023/10/25
Hitzaldiaren Kartela

"Emakume eta gizonen arteko harreman parekideak" hitzaldi saioak emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko duten eskubidea aitortzea du helburu, eta, horretarako, berdintasuna sustatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko agente aktibo gisa parte hartzea bultzatzen du. Aldi berean, emakume atzerritar biktimen eskubideak eta genero indarkeriako delituengatiko zehapenak arautzen dituen arau-esparruari buruzko informazioa ere ematen du.

Datorren azaroaren 8an bi hitzaldi eskainiko dira gure hirian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko harremanen gaia jorratzeko, bai Andretxean, bai Portalean.

Pertsonek ahalik eta askatasun gehienekin parte hartzeko gune seguruak sortzeko asmoz, askatasun horiek taldekideen sexuaren arabera bereiziko dira. Beraz, emakumeek orientatutako eta osatutako gunearen kasuan, Andretxeako "Biharginak" gelan eskainiko dena, 18:00etatik 20:00etara, honako gai hauek jorratuko dira: emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokion testuinguru soziala maila globalean; emakumeen giza eskubideak aitortzeko prozesua; emakumeen aurkako indarkeriaren formak eta adierazpenak; indarkeriari aurre egiteko estrategiak; indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko baliabideak; eta genero indarkeriaren biktima diren emakume atzerritarrei aplikatu beharreko eskubideak eta araudia.

Gizonentzako guneen kasuan, Portaleako ikastaro gelan egingo dena, azaroaren 8an ere, 17:30etik 19:30era, honako gai hauek jorratuko dira: gizon etorkina izateagatik edo jatorriz, erlijioz edo kulturaz diskriminatuta izandako sentimendu eta bizipenak, emakumeen mundo mailako diskriminazioaren azterketa, emakumeen aurkako indarkeria moduak zehaztea, emakumeen aurkako indarkeria eta berdintasunarekin lotura duten mitoak identifikatzea, maskulinitate berriak eta berdintasuna eta genero indarkeriaren delituak dituzten atzerriko gizonentzat aplikagarria den zigor araudia lantzea.

 Izen-ematea bi hitzaldietarako kartelarean QR-aren bidez egin daiteke.