Udal hilerria datorren astelehenean, ekainak 8, irekiko da

2020/06/04

Udal hilerriak datorren astelehenean, ekainak 8, irekiko ditu ateak. Bertara joan nahi duten pertsonek ezarri diren higiene- eta segurtasun-neurriak bete beharko dituzte, iristean adieraziko zaizkienak.

Ordutegia hau izango da:

  • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Larunbatetan, 10:00etatik 20:00etara.
  • Igandeetan, 10:00etatik 14:30era.