Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Herriko dendek EMGIari eska diezazkiokete 'txiki-parkerako' bonuak

2017/12/04

Eibarko dendek, -Eibar Merkataritza Gune Irekiko bazkide direnak eta ez direnak barne-, dagoeneko eska ditzakete abenduaren 16an Eibarren martxan ipiniko den 'txiki-parkerako' bonuak edo txartelak beraien bezeroen artean banatzeko. Horretarako, 943254083 telefono zenbakira deitu dezakete edota mezua bidali ondorengo helbide elektronikora: info@eibarcentrocomercialabierto.com.

'Txiki-parkerako' bonuak lortzeko bezeroek 20 euroko erosketak egin behar dituzte, gutxienez. 'Txiki-parka' abenduaren 16an irekiko dute Astelena frontoian, baita abenduaren 23an ere; abenduaren 26tik aurrera, gabonetan zehar, zabalik egongo da. Herriko dendetan banatuko den bonu edo txartel bakoitzak ordu eta erdirako balioko du 'txiki-parkean' erabiltzeko. Eibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako jarduera da.