Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Harategi/urdaitegiko laguntzaile jarduteko programan parte hartzeko epea zabalik

2018/03/23

Eskaerak PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, aurkeztu behar dira 2018ko martxoaren 23tik apirilaren 10era (biak barne).

Eibarko Udalak Harategi/urdaitegiko laguntzaile jarduteko programa ipini du abian. Proiektuaren helburuak dira harakin-urdaitegiko langile jarduteko gaitzea, sektorean behar diren gaitasun profesionalak eskuratuz; harategi sektorea pertsonal kualifikatuz hornitzea; pertsonei laneratzen laguntzea; eta gaitasun pertsonalak hobetzea, autonomia eta trebetasun sozialak lortuz.

Programan parte hartzeko bete beharreko baldintzak honako hauek dira: langabezia-egoeran egotea edo enplegu prekarioa izatea (urtebetean lau hilabetez edo gutxiagoz lan egin izana); 25 urtetik 55 urte bitartekoa izatea; Eibarren erroldatutakoa izatea; gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea; eta kualifikazio eskasa edo kualifikaziorik ez izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, eskaera orria edota programaren garapena ikusteko SAKATU HEMEN.