Eibarko Udala

HAPOren berrikuspena idazteko oinarri izango diren irizpideak eta helburuak onartu dira

2023/01/31
Eibarko Plan Orokorra

Eibarko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2023ko urtarrilaren 9an egindako bileran, Eibarko HAPOren berrikuspena idazteko oinarri izango diren irizpideak eta helburuak onartzea erabaki zuen.

Aurrerapenari buruzko parte-hartze publikoko prozesuetan eta jasotako txostenetan egindako ekarpenak ikusita, HAPO egiteko oinarri izango diren Irizpideen eta Helburuen proposamen bat idatzi zen.

Dokumentu hori, udal-taldeei aurkeztu ondoren, Gobernu Batzordean onartu da, eta argitara ematen da udalaren webgunean (www.eibar.eus) eta HAPOren berrikuspenaren webgunean (www.planorokorra-eibar.eus).

Erlazionatutako edukiak: