Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gurasoei zuzendutako ikastaroa izango da Portalean, azaroan

2018/11/07

Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak “Gurasoak Martxan” programaren barruan ikastaro bat antolatu du, Portalean, "Garapenerako estrategiak" izenburupean.

Ikastaro honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan, bai ikastetxe bakoitzeko Guraso Elkartearen bidez.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alaben garapenerako estrategiak lantzea izango da.

Ikastaroa, azaroaren 14an, 20an eta 28an izango da Portaleako Areto Nagusian, 18:30etatik 20:30etara.

Ikastaroa BAIKARAko (Gipuzkoako Gurasoen Federazioa) Garbiñe Arrizabalagak bideratuko du.

Informazio guztia ikusteko sakatu hemen.

Babeslea: Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.