Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Gurasoak Martxan" programaren baitan, gurasoei zuzendutako urteko azken hitzaldia eskainiko da datorren astean Portalean

2023/11/17

Hitzaldia azaroaren 22 eta 23an izango da Portaleko Areto Nagusian, 18:00etatik 19:30era, eta oraingo honetan erdaraz emango da.

"Gurasoak Martxan" programaren baitan egiten diren hitzaldien urteko azken saioa izango da Portaleako Areto Nagusian azaroaren 22 eta 23an, 18:00etatik 19:00etara.

Oraingo honetan, solasaldia, sexualitateri buruz izango da eta informazioa jasotzeaz gain, gogoeta egiteko espazio bat ere izango da.

Parte-hartzeko izena eman beharko da, bai Gizartekintzan bertan (gizartekintza@eibar.eus) edota ikastetxe bakoitzeko Guraso Elkarteen bidez.

Hitzaldi hauek erdaraz izango dira eta modu presentzialean edo online jarraitzeko aukera egongo da.

Parte-hartzeko izen-emate orria.