Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gurasoei zuzendutako hitzaldiak Portalean

2020/01/27

Gizarte Zerbitzuen Sailak eta herriko guraso elkarteek hitzaldi ziklo berri bat antolatu dute Portalean "Gurasoak Martxan" programaren barruan

Jarduera honetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan, bai ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua  seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da.

Hitzaldiak Portaleako ekitaldi aretoan egingo dituzte, 18:00etatik 19:30etara.

-  Otsailak 19: Bullying: zer den eta zer ez (Inskripzio orria)

- Otsailak 26: Zer egin lehen kontsumoen aurrean (Inskripzio orria)

Hitzaldiak HAZKUNDEk emango ditu.