Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gurasoei zuzenduta Bullying-ari buruzko hitzaldi berri bat egongo da

2021/04/19

Solasaldia apirilaren 29an, 18:00etatik 19:30era Udaletxeko Pleno aretoan. Oraingoan ere, on line edo presentzialki parte hartzeko aukera egongo da.

 

Jarduera honetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan, gizartekintza@eibar.eus, bai ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da.

Hitzaldia Udaletxeko Pleno Aretoan izango da apirilaren 29an arratsaldeko 18:00etatik 19:30era, presentziala izateaz gain on line ikusteko aukera ere egongo da. Izen emateko orria 

Jarduera hasi aurretik Idoia Sarasketa, Gizartekintza Batzordeko Buruak, logo-leloaren lehiaketa irabazi duenari saria emango dio.

Hitzaldia BAIKARAk emango du.

Nahiz eta izen-ematea beharrezkoa izan, parte hartzea librea izango da.