Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gurasoei zuzendutako hitzaldi ziklo berri bat hartuko du Portaleko Aretoak urrian eta azaroan, "Gurasoak Martxan" programaren baitan

2022/10/25

Solasaldiak urriaren 25etik azaroaren 23ra bitartean izango dira, 18:00etatik 19:30era.

Hitzaldiak urriaren 25etik azaroaren 23ra bitartean izango dira, 18:00etatik 19:30era.

Eibarko Udaleko Gizartekintza arloak eta herriko guraso elkarteek aurten ere hitzaldi ziklo berri bat antolatu dute urria eta azaroa bitartean Portalean, "Gurasoak Martxan" programaren barruan.

Jarduera honetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan gizartekintza@eibar.eus helbidean, bai ikastetxeko Guraso Elkartearen bidez.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alababekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da.

Hitzaldiak Portaleko Aretoan izango dira, urriaren 25etik azaroaren 23ra bitartean, 18:00retatik 19:30era.

Hitzaldi hauek, presentzialak izateaz gain Online parte hartzeko aukera ere egongo da.

Hitzaldiak:

  • Urriak 25-26: "Entendiendo las conductas de nuestras/os hijas/os"
  • Azaroak 8-9: "Como hablar con nuestras/os hijas/os y como escucharles"
  • Azaroak 22-23: "Seme-alabak pantailetatik haratago" Euskaraz

Hitzaldi hauek BAIKARAk emango ditu.

Hitzaldiak batez ere gurasoentzat izango dira, seme alaben eskola-adinaren arabera, nahiz eta parte hartzea librea izan.