Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gurasoei zuzendutako hitzaldi ziklo berri bat izango da Portaleako Areto Nagusian otsailean eta martxoan, "Gurasoak Martxan" programaren baitan

Gurasoak Martxan

Gurasoak Martxan

2023/02/22

Solasaldiak otsailaren 28 hasi eta martxoaren 29an amaituko dira eta Portaleako Areto Nagusian izango dira 18:00etatik 19:30era.

Eibarko Udaleko Gizartekintzak eta herriko guraso elkarteek aurten ere hitzaldi ezberdinak antolatu dituzte otsaila eta martxoa bitartean Portalean, "Gurasoak Martxan" programaren barruan.

Jarduera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan (gizartekintza@eibar.eus helbidean), bai ikastetxe bakoitzeko Guraso Elkarteen bidez. Parte hartzea modu presentzialean edo online egiteko aukera egongo da.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da.

Hitzaldiak Portaleko Areto nagusian izango dira, otsailaren 28tik martxoaren 29ra bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era.

Hitzaldiak:

  • Otsailak 28-Martxoak 1: "Inteligentzia emozionala, teoria eta praktika". Hitzaldi hau euskaraz izango da. Izena-emateko orria
  • Martxoak 28-29: "Fortalecer la autoestima en las diferentes etapas del desarrollo, teoría y práctica". Izena-emateko orria

Hitzaldiak Baikarak emango ditu.