Gurasoei zuzendutako beste hitzaldi bat izango da Portaleko Areto Nagusian, Gurasoak Martxan programaren baitan
2023/10/25

Solasaldia urriaren 25 eta 26an izango da Portaleko Areto Nagusian 18:00etatik 19:30era.
Eibarko Udaleko Gizartekintzak eta herriko Guraso Elkarteek, aurten ere, hitzakdi berriak antolatu dituzte Portalen, Gurasoak Martxan programaren barruan.
Jarduera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan (gizartekintza@eibar.eus), bai ikastetxe bakoitzeko Guraso Elkarteen bidez. Parte hartzea modu presentzialean edo online egiteko aukera egongo da.
Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua da seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea.
Lehenengo hitzaldia Portaleko Areto Nagusian izango da, urriaren 25 eta 26an arratsaldeko 18:00etatik 19:30era.
Ikusi hemen izen-emate orria.