Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Gurasoak Martxan' ekimenaren baitan bi jarduera egingo dira Portalean

2015/10/21

Lehendabizikoa, 'Eskumen emozionalak' izenekoa, azaroaren 9an eta 17an izango da, 18:30etik 20:30era bitartean. Bigarrena, berriz, 'Teknologia berriak' deritzona, azaroaren 24an eskainiko da, 18:30etik 20:30era.

Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak eta gurasoen elkarteek 'Gurasoak Martxan' programaren barruan pare bat jarduera antolatu dituzte azarorako, Portaleako Kultura Etxean. Jarduera horietan parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea, bai Gizartekintzan bertan (gizartekintza@eibar.eus), bai ikastetxeetako Guraso Elkarteen bidez. Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua da seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea. BAIKARA Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko Garbiñe Arrizabalagak bideratuko ditu taldeak.

Bi jarduera

Lehendabiziko jarduera, Eskumen emozionalak izenekoa, azaroaren 9an eta 17an izango da Portaleako Kultura Etxean (3. solairuan), 18:30etik 20:30era. Bertan landuko diren edukiak honakoak dira: adimen emozionala; seme-alabak ulertzea; jokuaren garrantzia; beldurrak eta kezkak haurtzaroan; haserrea nola kudeatu eta afektibitatea hezitzen.

Bigarren jarduera, Teknologia berriak deritzona, azaroaren 24an izango da Portalean (3. solairuan), 18:30etik 20:30era bitartean. Saio horretan garatuko dituzten gaiak honako hauek dira: sare sozialen erabilera; segurtasuna sarean eta whatssapa; ciberbullying-a eta tekno adikzioak edo mendekotasunak.