Gizartekintza Sailak gogorarazi du aurten ezarritako epeen barruan soilik jasoko direla GLLen egiaztagiriak
2026/02/16
2026an Gizarte Larrialdietarako Laguntzen irizpideak eguneratu dira. Onartutako berrikuntzen artean, justifikanteak epealdien barruan aurkezteko derrigortasuna dago.
Lehen aldiz, GLLen onuradunek justifikanteak aurkezteko lau epealdi izango dituzte:
- Martxoko bigarren hamabostaldian: 16tik 31ra.
- Ekaineko bigarren hamabostaldian: 15etik 30era.
- Iraileko bigarren hamabostaldian: 14tik 30era.
- 2027ko otsaileko lehen hamabostaldian (azken justifikazioa): 1etik 15era.
Epealdi horietatik kanpo, presentzialki ez dira justifikanterik jasoko, baina GLLen onuradunek gll.eibar.eus webgunearen bitartez justifikatzeko aukera izango dute urte osoan zehar.
2026an GLL emateko eta izapidetzeko irizpideen dokumentua.