Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gizarte Zerbitzuetako prestazio-unitateko erdi mailako bi teknikari lanpostu (gizarte langileak)

2019/12/23

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 22an bukatuko da.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko azaroaren 8an Gizarte Zerbitzuetako prestazio-unitateko erdi mailako bi teknikari-lanpostu lehiaketa-oposizio libreko prozeduraren bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onartu zituen, eskainitako lanpostu hutsen kopuru hori hautaketa-prozesuan zehar handitzeko aukerarekin. Abenduaren 4an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, eta iragarkia abenduaren 20an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean. Hori dela-eta, hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaerak 2019ko abenduaren 23tik 2020ko urtarrilaren 22ra bitartean aurkez daitezke (bi egunak barne).

Informazioa ikusteko, sakatu hemen.

etiketak: lan-eskaintza