Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gel hidroalkoholikoa banatzeko gailuak Eibarko haur-jolas parkeetan

Gel hidroalkoholikoa banatzeko gailua Eibarko haur-jolas parkean.

Gel hidroalkoholikoa banatzeko gailua Eibarko haur-jolas parkean.

2020/12/30

Eibarko Udal Brigadako langileak gel hidroalkoholikoa banatzeko gailuak jartzen ari dira egunotan Eibarko haur-jolas parkeetan. Guztira halako 41 gailu jarriko dira, jolas toki bakoitzean bat eta inbertsioa 8.900 eurokoa izango da.

Era horretan, toki horiek seguruagoak izango dira, higienea zainduko da eta neska-mutikoek COVID-19aren birusa izan dezaketen azalerak ukitzea saihestuko da.

Banagailu horien erabilerak kalterik eragin ez dezan, Udalak herritarrei eskatzen die arduraz erabil ditzatela eta umeek heldu batez lagunduta erabil ditzatela, likidoak larruazaleko arazoak sor ditzakeelako modu desegokian erabiliz gero.