Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gaur arratsaldean egingo da urtarrileko ohiko Osoko Bilkura

2021eko urtarrilaren 15ean egindako ezohiko bilkuraren irudia.

2021eko urtarrilaren 15ean egindako ezohiko bilkuraren irudia.

2021/01/25

Gaur, urtarrilak 25, udalbatzaren ohiko bilkura egingo da, 19:00etatik aurrera. Aurrekoetan bezala, saioa zuzenean ikusi ahal izango da, Udalaren YouTubeko kanal ofizialaren bidez, eta telematikoki egingo da berriro.

Guztira, lau puntu landuko dira, gai-zerrendan jasotakoak.

Lehenik eta behin, aktaren zirriborroa onartuko da, 2020ko abenduaren 28ko osoko bilkurari dagokiona. Ondoren, Alkatetzaren ebazpenen kontuak emango dira, eta, hirugarrenez, Eibarko Udalaren diru-laguntzen plan estrategikoaren berri emango da.

Azkenik, "Galderak eta erreguak" puntuari helduko zaio. Azken puntu horretan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik saiora sartzeko sarbidea eskatu beharko da, helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz (gaur astelehena, urtarrilaren 25a, 15:00ak baino lehen): idazkaritza@eibar.eus