Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Garbigune zerbitzuaren ordutegi berria

2022/11/28

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak Azitainen dagoen Garbigunea irekitzeko ordutegiak aldatzea onartu du. Aldaketa horren ondorioz, gune hori astelehen goizetan itxiko da eta, aldiz, larunbat goizetan irekiko da.

Horrela, Garbigunearen ordutegia, abenduaren 1etik aurrera, honako hau izango da:

Astelehena

15:45etik 18:15era

Asteartetik ostiralera

9:00etatik 13:00etara eta 15:45etik 18:15era

Larunbata

9:00etatik 13:00etara