Eibarko Udala

Gabonetako bigarren eskuko azokan parte hartzeko izena emateko epea zabalik

2024/11/27
Gabonetako bigarren eskuko azokaren kartela
Gabonetako bigarren eskuko azokaren kartela
Abenduak 14, Errebal Plazia, 10:00etatik 14:00etara

Eibarko elkarte, ikastetxe eta herritar guztiek har dezakete parte. Bi aukera:

1. Erreserbatu salmenta-postu bat (mahai bat) eta zerorrek saldu erabilitako zeure gauzak.
2. Gordailu-salmentan utzi zure objektuak (10 gehienez) eta antolakuntza-taldekoak arduratuko dira salmentaz. Ezin dira eraman: arropa eta osagarriak, bolumen handiko altzariak… Egunean bertan eraman gauzak 9:00etatik 10:00etara.

Oharra: aukera batean zein bestean parte hartzeko, nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea eta adin nagusikoa izatea. Hitzordua emango da.

Izena emateko epea: azaroaren 27tik abenduaren 11ra (biak barne)
 
Izen-emateak eta informazio gehiago:
www.merkabi.eus/eibar
Tel. 943 670 249