- https://www.eibar.eus/eu/abisuak/gabonetako-bigarren-eskuko-azokan-parte-hartzeko-izena-emateko-epea-zabalik
- Gabonetako bigarren eskuko azokan parte hartzeko izena emateko epea zabalik
- 2024-11-27T00:00:00+01:00
- 2024-12-11T23:59:59+01:00
2024/11/27
-
2024/12/11
Gabonetako bigarren eskuko azokan parte hartzeko izena emateko epea zabalik
Errebal Plazia
abenduak 14 10:00 – 14:00
Eibarko elkarte, ikastetxe eta herritar guztiek har dezakete parte. Bi aukera:
1. Erreserbatu salmenta-postu bat (mahai bat) eta zerorrek saldu erabilitako zeure gauzak.
2. Gordailu-salmentan utzi zure objektuak (10 gehienez) eta antolakuntza-taldekoak arduratuko dira salmentaz. Ezin dira eraman: arropa eta osagarriak, bolumen handiko altzariak… Egunean bertan eraman gauzak 9:00etatik 10:00etara.
Oharra: aukera batean zein bestean parte hartzeko, nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea eta adin nagusikoa izatea. Hitzordua emango da.
Izena emateko epea: azaroaren 27tik abenduaren 11ra (biak barne)
Izen-emateak eta informazio gehiago:
www.merkabi.eus/eibar
Tel. 943 670 249