Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezohiko osoko bilkura egingo da gaur arratsaldean

Ezohiko osoko bilkura egingo da gaur arratsaldean

2019ko apirilaren 29an egindako Osoko bilkura.

2019/07/01

Gaur arratsaldeko saioa Udalbatza Aretoan izango da, 18:00etan.

Ezohiko ohiko osoko bilkura izango da gaur astelehena, uztailak 1, Udalbatza Aretoan, 18:00etan. Gai zerrendan datozen 12 gai eztabaidatuko dira gaurkoan.

Udalbatzaren saioa zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTubeko kontu ofizialean, hilero bezala.

Gai zerrenda

  1. Eratutako Udal Talde Politikoen kontu-ematea.
  2. Alkatetzak, Tokiko Gobernu Batzarra eratzeko eta osatzeko,  alkateordeak izendatzeko eta Ordezkaritza berezietarako eman dituen ebazpenen kontu-ematea.
  3. Alkatetzaren proposamena, Udal Osoaren ohiko bilkurak noiz egin erabakitzeko.
  4. Alkatetzak egindako proposamena Udal Lan Batzordeen sorreraren eta osaeraren inguruan.
  5. Udal Batzorde aholkularien sorrerari eta osaerari buruz Alkatetzak emandako Ebazpenaren kontu-ematea.
  6. Alkatetzaren proposamena, lanaldi osoz eta lanaldi erdiz lanean jardungo duten karguak zehazteko.
  7. Alkatetzaren proposamena, Udalbatzaren behin-behineko langileen  lanpostuak zehazteko.
  8. Patronatuetako eta Fundazioetako Batzarretan parte hartuko duten zinegot­ziak izen­datzea.
  9. Alkatetzaren proposamena, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen Batzarrerako ordezkariak izendatzeko.
  10. Alkatetzaren proposamena, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusirako ordezkaria  izen­datzeko.
  11. Alkatetzaren proposamena, Herritarren partaidetzarako Erakunde Arteko Espaziorako ordezkariak izendatzeko duten zinegot­zia izen­datzea.
  12. Alkatetzaren proposamena, Pirinioetako Burdinaren bidea Elkarterako ordezkaria izendatzeko.