Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezagutu Debabarreneko Lanbide Heziketa eskaintza eskualdeko enpresetan lanean dauden ikasle ohien eskutik

Debabarreneko Lanbide Heziketako protagonistak.

Debabarreneko Lanbide Heziketako protagonistak.

2021/03/25

Armeria Eskolak, Uni Eibar-Ermuak edo Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutuak, adibidez, heziketa ziklo ezberdin ikasteko aukera zabala ematen dute, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan.

Bi urtetik behin Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Debegesarekin elkarlanean, ABIAN Lanbide Heziketa Azoka antolatzen dute. Aurtengo egoera berezia dela eta, atzeratzea erabaki da, eta azokaren ordez eskualdeko ikastetxe, gazte eta familiei lanbide heziketako ikasketen aukerak gertutik azaldu ahal izateko, hainbat ekintza antolatu dituzte. Eta, horretarako, eskaintza modu birtualean aurkeztu dute.

Lanbide heziketa ikasi duten eta egun Debabarreneko enpresetan lanean diharduten ikasleren bideo laburrak ikusgai daude www.debegesa.eus/abian webgunean, gazte eta gurasoek ikus dezaten ikasketa hauek zein lan mota egiteko aukera ematen duten.

Debabarreneko Lanbide Heziketako zortzi ikastetxeek (Armeria EskolaUni Eibar-Ermua eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutua, tartean) 37 heziketa ziklo ezberdin ikasteko aukera zabala eskaintzen dute, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan.

Antolatzaileen esanetan, "Arreta berezia ipini dugu Debabarrenean STEM bokazioak sustatzeko dugun beharrari, eta bereziki neskak bokazio honetara erakartzeko beharrari, eskualdeko indarra industrian baitago eta langile teknikari koalifikatuak behar baititugu etorkizuna bermatzeko.".