Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioa, tabakoa leku irekietan kontsumitzeari buruzkoa

2020/07/23

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar bat bidali dio udal honi, leku irekietan tabakoa kontsumitzeari buruzko gomendio bat helarazteko, COVID-19ren pandemiak sortutako egoera berriaren aurrean.

Jaurlaritzak berak gure hiriko espazio irekiak tabako-kerik gabeko guneak izan daitezen eskatu du, nahiz eta erretzea debekatuta ez egon. Gomendio hori bereziki ostalaritza-establezimenduetako terrazei, bainatzeko gune naturalei eta aisialdiaz gozatzeko pertsonak biltzen diren lekuei zuzenduta dago.

Egungo egoera dela eta, tabakoa kontsumitzea gure osasunerako arrisku-faktore gehigarria da, batez ere erretzaileentzat; izan ere, joera handiagoa dute sintoma larriak garatzeko eta COVID-19ren ondorioz hiltzeko, batez ere birikei eragiten dien gaixotasun infekziosoa delako.

Erretzea, gainera, arrisku erantsia da birusa transmititzeko, bai erretzaileentzat, bai inguruan daudenentzat. Horregatik, Espainiako Neumologia eta Toraxeko Kirurgia Elkarteak (SEPAR) gomendatzen du terrazetan eta espazio publikoetan ez erretzea, eta honako arrazoi hauek zehazten ditu:

  • Zigarroak, lurrungailuak edo beste gailu batzuk erabiliz erretzean, keak arnas tantatxo txikiak ditu, birus karga izan dezaketenak eta oso kutsakorrak direnak.
  • Erretzen denean, ezinbestekoa da eskua ahora, sudurrera edo aurpegira eramatea, eta horrek erraztu egiten du birusa arnas aparatuan sartzea.
  • Maskarak ematen duen babesa murriztu egiten da gehiegizko manipulazioagatik, erretzaileak kendu eta jantzi egin behar baitu erre ahal izateko.

Informazio gehiago: