Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek bertan behera uztea erabaki dute eskola-kiroleko jarduera guztiak
2020/11/14
Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek bertan behera uztea erabaki dute eskola-kiroleko jarduera guztiak, hau da, eskolaz kanpoko ordutegian eta 6 eta 16 urte bitarteko eskola-umeentzat egiten diren kirol-jarduera guztiak, barnean harturik ikastetxeek, kirol-klubek, gimnasioek, udalek nahiz beste edozein erakundek antolaturikoak.
Erabaki hori eskola-kirolean murrizketak aplikatzeari buruzko Lehendakariaren azaroaren 6ko 30/2020 Dekretuaren 6. puntuaren interpretazio bateratu gisa hartu da.