Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia

2022/01/14

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur, urtarrilak 14, argitaratu da hautaketa-prozedura baterako deialdia egiten dela, oposizio-lehiaketa irekiaren sistemaren bidez, zeina, hautaketa-prozeduraren zati gisa, prestakuntza-ikastaro batekin eta praktikaldi batekin osatuko baita, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente-plazak betetzeko.

Eibarren, udaltzain plaza bi eskainiko dira; administrazioko 2. hizkuntza-eskakizuna (euskara) ezarriko zaie, derrigortasun-data igarota. Lanpostua Administrazio Bereziko Taldean, Zerbitzu Berezien Azpitaldean eta Udaltzaingoaren klasean dago, C lanbide sailkapeneko taldean, C1 azpitaldean; destino-osagarria 22koa da eta Osagarri Berezia, 12.823,28 euro urteko.