Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eulogio Garate kalearen irekiera

2023/03/31

Astelehenean, apirilak 3, 09:00etatik aurrera, Eulogio Garate kalea irekiko da, kale hori Errekatxurekin lotzeko lanak amaitu ondoren. Horrela, eremu honetan ibilgailuen barne-mugikortasuna berreskuratuko da, duela hainbat hilabete itxi behar izan baitzen, Errekatxuko etxebizitza-sustapenen esparruan egiten ari diren obrak direla eta. Kalea hau noranzko bakarrekoa izango da, erantsita dagoen planoan ikus daitekeen moduan.

Era berean, Aranetik Errekatxura doan ibilgailuen zirkulazioa berreskuratuko da, obrak hasi zirenetik Urtzailerako noranzkoan baino ezin baitzen zirkulatu.