Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Etxez etxeko saltzaileekin nola jokatu jakiteko hitzaldia antolatu du KIUBek bihar asteazkena, hilak 28

2018/11/27

Hitzaldia Beheko Tokia Jubilatuen etxean izango da, 19:00etan.

Etxez etxeko saltzaileekin nola jokatu jakiteko hitzaldi irekia izango da bihar asteazkena, azaroak 28, Beheko Tokia Jubilatuen etxean, 19:00etan. Hitzaldia Kepa Loizaga abokatuak emango du eta bertan landuko da ondorengo gaia: nola jokatu elektrizitate, gas, liburuen, lastairen edota bestelako produktuen konpainien saltzaileen eta komertzialen aurrean.

Hitzaldia KIUBek (Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa) antolatu du; bulegoa udaletxeko beheko solairuan dago kokatuta eta 09:00etatik 14:00etara dago zabalik. Posta elektronikoa ‘omic-kiub@eibar.eus' da eta telefono zenbakia 943203843.