Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra, maiatzaren 30ean, streaming bidez

Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra, maiatzaren 30ean, streaming bidez

2018ko Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra,

2019/05/27

Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra egingo da ostegunean, maiatzak 30, Eibarko Udaletxean, 10:15ean, eta, lehen aldiz, streaming bidez eskainiko da udal web orrian.

Eibarko 9 ikastetxetako 90 ikasle-ordezkari inguru batuko dira bertan: Amaña, Arrate Andra Mari, J.A Mogel, San Andres, Urkizu, La Salle Isasi, La Salle Azitain, Uni Eibar-Ermua eta Eibar BHI. Aurten, hondakinak izango dituzte hizpide.

Aurtengo ikasturtean hondakinen gaia landu dute ikasleek Eskolako Agenda 21 programaren baitan. Egitasmo hau aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du eta ikastetxeek Eibarko Udalaren, Ingurugelaren eta Debegesa Garapen Agentziaren laguntza dute.

Eskolako Agenda 21 Debabarrenean

Udaletxeekin elkarlanean, 17 urte daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 21 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da Eskolako Agenda 21. Egitasmoak hiru helburu ditu: ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea; ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea, partaidetza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.

Guztira, 28 ikastetxe eta 8.000 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen Debabarrenean Eskolako Agenda 21 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei.

Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra zuzenean ikusteko SAKATU HEMEN.