Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskailera mekanikoak automatikoki gelditzeko sistema beste bederatzi tokitara zabalduko da

2016/11/08
Aste honetan hasi dira lanak ‘Stop & Go’ deritzon sistema jartzeko Tiburtzio Anitua-Bustinduitarrenean, Errebal eta Jardiñeta arteko bost tokietan, baita Legarre Gaineko azken tokira iristeko ere.

Sistema honekin eskailera mekanikoak erabiltzaileak atzematen ez dituen bitartean geldirik egongo dira. Sistema honen helburua da eraginkortasun energetikoa hobetzea.

Honezkero, Eibarko 18 instalazio mekanikoetan jarrita dago sistema hau. Fase honetan 9 eskailera mekaniko osatuko dira: Tiburtzio Anitua eta Bustinduitarren arteko hiru eskailerak, Legarreko azken eskailera eta Errebaletik Jardiñetara doazen 5 eskailerak.

LanaK Thyssenkrupp enpresak burutuko ditu eta abenduaren erdirako amaituak izatea aurreikusten da. Lanen aurrekontua 21.096,35 eurokoa da da (BEZa barne).