Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskaerak egiteko epea zabalik herriko kaleetako pintaketak eta grafitiak kentzeko

2018/06/12

Pintaketak erretiratzeko eskaera-epea maiatzaren 21ean hasi zen eta ekainaren 22an amaituko da. Eskaerak Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan egin beharko dira.

Eibarko Udalak kaleetako pintaketak eta grafitiak kentzeko beste kanpaina bat hasi du. Udako hilabeteetan egingo da eta duela gutxi egin den lehenengo kanpainaren jarraipena izango da.

Lehenengo kanpainan egin zen bezala, auzotarren komunitateek Udalera jo beharko dute zer fatxadatan dauden pintaketak adierazteko; ondoren, dokumentazioa aurkeztuko dute eta baimena eman haien jabetzako fatxada horretan lan egiteko. Bigarren kanpaina honetan, pintaketak erretiratzeko eskaera-epea maiatzaren 21ean hasi eta ekainaren 22an amaituko da.

Eskaerak jaso ondoren, Zerbitzuen udal sailak lan-plangintza prestatuko du, eta uztailean, abuztuan eta irailean kenduko dira pintaketa eta grafitiak.  Lan hau egiteko, Udalak lau pertsona kontratatuko ditu. Auzotarrek planteatutako eskaerez gain, lehen kanpainan egin zen legez, udalaren titulartasuneko hormak ere garbituko dira, baldin pintaketak badaude.

Fatxadetako pintadak garbitzeko eskaera orria deskargatu eta betetzeko SAKATU HEMEN.