Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errenta eta Diru-bilketako teknikaria

2021/05/13

Errenta eta Diru-bilketako teknikari plaza bat oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko deialdia argitaratu da.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko otsailaren 12an deialdiaren oinarriak onartu zituen, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2021eko apirilaren 26an argitaratu ziren. Deialdiari dagokion iragarkia 2021eko maiatzaren 13an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean. Hori dela-eta, eskaerak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 14tik ekainaren 2ra bitartean izango da (bi egunak barne).

Informazioa ikusteko, sakatu hemen.

 

etiketak: lan-eskaintza