Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errebalgo plaza estalia itxita egongo da ekainaren 17ra arte

2022/06/09

Duela egun batzuetatik hona, Errebal eraikinean ikus-entzunezko ekipamendua hobetzeko lanak egiten ari dira. Lan horien ondorioz, plaza estalia itxita egoten da 7:00etatik 16:30era eta, hasierako aurreikuspenen arabera, ekainaren 10a arte egin behar ziren ixte hauek.

Dena den, obren hasieraren aurretik Errebalerako antolatuta zeuden ekintzen ondorioz, egun batzuetan ezin izan dira lanak egin eta, horregatik, plaza estalia beste aste batez ixteko eskaera luzatu du lanak egiten ari den enpresak.

Hori dela-eta, Errebalgo plaza estaliak itxita jarraituko du, 7:00etatik 16:30era, ekainaren 17a arte.